Nikkōko tenplu eta santutegiak

Nikkōko tenplu eta santutegiak
日光の社寺
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Tochigi
Japoniako hiriaNikkō
Kokapen fisikoaMount Nikkō (en) Itzuli
Koordenatuak36°45′23″N 139°35′58″E / 36.7565°N 139.5994°E / 36.7565; 139.5994
Map
Arkitektura
Azalera50,8 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (iv) eta (vi)
Erreferentzia913
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-ematea1999 (XXIII. bilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Nikkōko tenplu eta santutegiak (japonieraz: 日光の社寺, nikkō no shaji?) Nikkō herrian, Japoniako Tochigi prefeturan dagoen tenplu eta santutegi multzoa da, 1999an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuena. Guztira 103 eraikin hartzen ditu, denak bi santutegi xintoista (Tōshō-gū eta Futarasan) eta budista bati (Rinnō-ji) dagozkio, eta 9 garrantzitsuenak Japoniako Altxor Nazional izendaturik daude.

Santutegiak eta tenpluak

Tōshō-gū santutegia (東照宮)

Sakontzeko, irakurri: «Nikkō Tōshō-gū»

Tokugawa Iemitsu shogunak eraiki zuen 1636an bere aitona Tokugawa Ieyasuren mausoleo izan zedin. Bi urtetan zehar Japoniako 15.000 artisauek egin zuten bertan lan. Meiji berrezarkuntzan santutegi izendatu bazuten ere oraindik elementu budistak kontserbatzen ditu, esate baterako Niomon atea. Bost solairutako pagoda 1818an gehitu zitzaion.

UNESCOk 42 eraikin babestu ditu eta hauetatik 8 Japoniako Altxor Nazional izendatu dira.

  • Honden eraikin nagusia. Bertan dago Tokugawa Ieyasu hilobiratuta.
    Honden eraikin nagusia. Bertan dago Tokugawa Ieyasu hilobiratuta.
  • Yōmeimon atea.
    Yōmeimon atea.
  • Kaguraden pabiloia.
    Kaguraden pabiloia.
  • Kamijinko biltegia.
    Kamijinko biltegia.
  • Shinkyū zalditegia.
    Shinkyū zalditegia.
  • Mizuya, ur putzua.
    Mizuya, ur putzua.
  • Bost solairutako pagoda.
    Bost solairutako pagoda.
  • Santutegiko torii nagusia.
    Santutegiko torii nagusia.

Futarasan santutegia (二荒山神社)

Sakontzeko, irakurri: «Futarasan santutegia»

Tenplua 767an sortu bazen ere gaur egungo eraikin gehienak XVII mendekoak dira, 1619tik aurrera jasotakoak dira. UNESCOk 23 eraikin babestu ditu.

  • Honden eraikin nagusia (1619).
    Honden eraikin nagusia (1619).
  • Haiden, errezutarako eraikina (1645).
    Haiden, errezutarako eraikina (1645).
  • Daikokuden eraikina (1745).
    Daikokuden eraikina (1745).
  • Sarrerako torii-a (1799).
    Sarrerako torii-a (1799).
  • Egurrezko Shinkyō zubia, Daiya ibaiaren gainean (1904).
    Egurrezko Shinkyō zubia, Daiya ibaiaren gainean (1904).

Rinnō-ji tenplua (輪王寺)

Sakontzeko, irakurri: «Rinnō-ji»

15 tenplo budisten multzo hau Nikkōn eraiki zen lehena izan zen, Shōdō Shōnin monjeak 766an hain zuzen ere. Rinnō-jik gobernatzen duen Taiyuin-byo tenplua 1653an eraiki zen Tokugawa Iemitsu shogunaren mausoleoa izateko.

  • Hon-dō, Budaren aretoa (1647).
    Hon-dō, Budaren aretoa (1647).
  • Taiyuin-bio tenplua, bertan dago Tokugawa Iemitsu hilobiratuta.
    Taiyuin-bio tenplua, bertan dago Tokugawa Iemitsu hilobiratuta.
  • Taiyuin-bio tenpluaren Karamon atea.
    Taiyuin-bio tenpluaren Karamon atea.
  • Taiyuin-bio tenpluaren Kōkamon atea.
    Taiyuin-bio tenpluaren Kōkamon atea.

Paisaia

Tenpluak mendialdean eraiki ziren. XVII mendean zedroak landatu ziren eta gaur egun zedro baso ederra dago bertan. Tenpluak, santutegiak eta zedroak Nikkō Parke Nazionalean sartuta daude.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1063133
  • Commonscat Multimedia: Shrines and temples of Nikko / Q1063133

  • Ondare historikoa
  • Gizateriaren ondare: 913
  • Wd Datuak: Q1063133
  • Commonscat Multimedia: Shrines and temples of Nikko / Q1063133
  • i
  • e
  • a
Hokkaido
Japoniako bandera
Japoniako bandera
Tōhoku
Kantō
Nikkōko tenplu eta santutegiak  • Ogasawara uharteak
Chūbu
Kansai
Chūgoku
Kyūshū