Chūgoku eskualdea

Chūgoku eskualdea
 Japonia
Administrazioa
Estatu burujabe Japonia
Zatiketa
ikusi
  • Tottori, Shimane, Okayama, Hiroshima eta Yamaguchi prefektura
Geografia
Koordenatuak35°03′00″N 134°04′00″E / 35.05°N 134.06666666667°E / 35.05; 134.06666666667
Azalera31.922,26 km²
MugakideakKansai eskualdea
Punturik altuenaDaisen mendia
Demografia
Biztanleria7.563.428 (2010eko urriaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea236,93 bizt/km²
Ordu eremuaUTC+09:00

Chūgoku eskualdea (japonieraz: 中国地方, Chūgoku-chihō?) edo San'in-San'yō eskualdea (japonieraz: 山陰山陽地方, San'in san'yō-chihō?) Japoniako Honshu uharteko eskualderik mendebaldekoena da. 2010ean, Japoniako Estatistika Bulegoaren arabera, 7.563.428 pertsona bizi ziren eskualdean.

Hiroshima hiria da Chūgoku eskualdeko hiri nagusia. 1945ean, Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuek jaurti zuten bonba atomiko batek hiria suntsitu zuen, baina berreraikia izan zen, eta gaur egun metropoli industrial garrantzitsu bat da.

Geografia

Chūgoku eskualdeak 31.922,26 km²-ko azalera du, eta 240 bizt./km²-ko dentsitatea. Eskualde mugakide hauek ditu: Kyushu, Shikoku, and Kansai.

Izenaren jatorria

Chūgoku hitzak "erdiko herrialdea" esan nahi du, baina izenaren jatorria ez dago argi. Historikoki, Japonia koku izeneko probintziatan banatuta zegoen, eta bakoitzaren boterearen eta Kansai administrazio-erdigunerainoko distantziaren arabera sailkatuta zeuden. Hala, “hurbileko herrialdeak” (近国 kingoku), “erdiko herrialdeak” (中国 chūgoku), eta “urruneko herrialdeak” (遠国 , ongoku) zeuden. Hala ere, gaur egun Chūgoku eskualdearen barnean dauden antzinako probintzia gehienak ez zeuden sailkatuta erdiko herrialde gisa. Beste azalpen baten arabera, Chūgoku hitzak Kansai eta Kyūshū arteko probintziak izendatzeko erabiliko zen, lurralde hori historikoki garrantzitsua izan baitzen Japoniaren eta Asiako kontinentearen arteko lotune gisa.

Banaketa administratiboa

Prefetura hauek osatzen dute eskualdea:

Prefetura Populazioa Azalera (km²) Hiriburua Populazioa
Hiroshima 2.857.990 8.479,05 Hiroshima 1.184.208
Okayama 1.940.411 7.112,32 Okayama 705.224
Shimane 712.336 6.707,95 Matsue 191.852
Tottori 584.982 3.507,19 Tottori 196.353
Yamaguchi 1.445.702 6.110,94 Yamaguchi 198.971

Ondasun nabarmenak

Gizateriaren Ondareak

Gaztelu eta jauregiak

Tenplu eta santutegiak

Museoak

Natura

Besterik

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q127864
  • Commonscat Multimedia: Chūgoku region / Q127864

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 257873052
  • GND: 4282707-3
  • NDL: 00641230
  • NARA: 10044427
  • Wd Datuak: Q127864
  • Commonscat Multimedia: Chūgoku region / Q127864


  • i
  • e
  • a
Eskualdeak
HokkaidoTōhokuKantō (Nanpō uharteak) • Chūbu (Hokuriku • Kōshin'etsu • Shin'etsu • Tōkai) • Kansai • Chūgoku (San'in • Sanyō) • ShikokuKyūshū (Iparraldeko Kyushu) • Ryukyu uharteak
prefekturak
Aomori • Iwate • Miyagi • Akita • Yamagata • Fukushima
Ibaraki • Tochigi • Gunma • Saitama • Chiba • Tokio • Kanagawa
Niigata • Toyama • Ishikawa • Fukui • Yamanashi • Nagano • Gifu • Shizuoka • Aichi
Mie • Shiga • Kyoto • Osaka • Hyōgo • Nara • Wakayama
Chūgoku
Tottori • Shimane • Okayama • Hiroshima • Yamaguchi
Tokushima • Kagawa • Ehime • Kōchi
Fukuoka • Saga • Nagasaki • Kumamoto • Ōita • Miyazaki • Kagoshima • Okinawa