Xerar Urrutia

Xerar Urrutia
Bizitza
JaiotzaUrruña, 1959ko martxoaren 19a (65 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, kantugilea eta idazlea
Musika instrumentuaahotsa

Literaturaren Zubitegia: 1018

Xerar Urrutia Jorajuria (Urruña, Lapurdi, 1959ko martxoaren 19a) euskal idazlea, kantaria eta kanta-egilea da. Gaztetan Hegoak taldean ibilia, gaur Kuxkuxtu txarangan dabil. Urruñako ikastolaren lehendakari izana, baita Ziburuko Piarres Larzabal kolegiokoa ere. Euskal Herriko Mus Txapelketako arduradunetako bat da. Berttoli elkarteko kidea.

Kanta anitz egin du. Horietako batzuk 2012an plazaratu zuen Zu diskoan entzun daitezke. 2013an Askatasunaren egarriz izeneko kantu eta olerki liburua plazaratu zuen, Maiatz argitaletxearen bitartez. 2014ko ekainaren 7an eta 15ean Urruñak jokatu zuen kabalkada-zintzarrotsaren idazleetako eta arduradunetako bat izan zen. 2015ean Zu-bi izeneko bigarren diskoa plazaratu zuen. 2017an eta 2019an Urruñan jokatu zituzten karrikaldi mitologikoen antolatzaile eta sortzaileetako bat izan zen, Zelin Duperourekin eta Patxi Adurriagarekin batera. Urrunaga kultur elkarteko lehendakaria da eta Urruña aldizkariaren editorea.

Lanak

Liburuak

  • Askatasunaren egarriz (Maiatz argitaletxea, 2013). Kantu bilduma.
  • Urruñako Zintzarrotza - 2014, Joseba Aurkenerenarekin batera egina (autoedizioa, 2015). Tobera.
  • Gure Lurra, Migelenia argitalpenak, 2018. Euskal Herriko historia laburra.
  • Nere Konpostelako bidea, Migelenia argitalpenak, 2019. Izarlandako Done Jakuera oinez egin bidaiaren kronika.
  • Euskal gerrikoa, Maiatz, 2020. Eleberri historiko-mitologikoa.

Toberak

  • Urruñako Kabalkada-zintzarrotsa, Joseba Aurkenerenarekin batera idatzia. 2014ko ekainaren 7an eta 15ean Urruñako pilota-plazan jokatua. Arduradunak: Xerar Urrutia eta Zelin Duperou.

Karrikaldiak

  • Urruña Gaua - 2017, Zelin Duperourekin batera antolatua eta zuzendua. 2017ko agorrilaren 26an, Urruñako karriketan jokatua.
  • Urruña Gaua - 2019, Zelin Duperourekin batera antolatua eta zuzendua. 2019ko urriaren 12an, Urruñako karriketan jokatua.

Diskoak

  • Zu (autoedizioa, 2012)
  • Zu-bi (autoedizioa, 2015)
  • Ekilore (autoedizioa, 2022) Dabid Gutierrez-Lertxundi eta Garazi Cristobalekin batera.

Liburu eta disko azokak

  • Loraldiberri Urruñako I. Liburu eta Disko Azoka. 2022ko abenduaren 4a. Urrunaga Kultura Elkarteko gainerakoekin batera.
  • Loraldiberri Urruñako II. Liburu eta Disko Azoka. 2023ko abenduaren 3a. Urrunaga Kultura Elkarteko gainerakoekin batera.

Euskal prentsan

Artikuluak eta olerkiak hainbat agerkaritan: Maiatz, Hatsaren Poesia, Elinberri, Karmel, Urruña...

Kanpo estekak

  • Armiarma. Literaturaren zubitegia. [1]
  • Elinberri.eus / Hitz Solas atala / Narrazioak.[2]
  • Elinberri.eus / Olerkigintza atala / Olerkiak. [3]
  • Karmel / Olerkiak eta narrazioak. [4]
  • Joseba Aurkenerena: Xerar Urrutia, Urruñako txori kantaria [5]
  • Joseba Aurkenerena: Urruñako txoria beti txioka [6]
  • Joseba Aurkenerena: Urruñako kabalkada-zintzarrotsa[7]
  • Joseba Aurkenerena: Lapurdiko bi idazleren uzta berria [8]
  • Joseba Aurkenerena: Bi lapurtarren liburu berriak [9]
  • Joseba Aurkenerena: Izarlandako bideaz gogoeta zenbait [10]
  • Joseba Aurkenerena: Xerar Urrutia eta sorginen gerrikoa [11]
  • Enaile kantua
  • Urruñako kabalkada-zintzarrotsa Dantzan.com
  • Urruñako Kabalkada-Zintzarrotsa: errepika handia
  • Urruñako Kabalkada-Zintzarrotsa, Kanaldude
  • Urruñako Kabalkadaren lehen emanaldia
  • Urruñako Kabalkada, EITB
  • Urruñako Kabalkada, TVPI
  • Zu-bi, Balade en Pays Basque.[12]
  • Xerar Urrutia. Balade en Pays Basque. [13]
  • Xerar Urrutia reconte son périple jacquaire. [14][Betiko hautsitako esteka]
  • Kanaldude. Sarako Idazleen Biltzarra 2020. [15]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12258821
  • Identifikadoreak
  • Literaturaren Zubitegia: 1018
  • Wd Datuak: Q12258821