Vita Andersen

Vita Andersen
Bizitza
JaiotzaKopenhage, 1942ko urriaren 29a
Herrialdea Danimarka
Heriotza2021eko uztailaren 20a (78 urte)
Familia
AitaAage Neutzsky-Wulff
Ezkontidea(k)Mogens Camre (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Erwin Neutzsky-Wulff (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakdaniera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Jasotako sariak
ikusi
  • Danish Critics Prize for Literature  (1987)
    Søren Gyldendal Prize  (1991)
    De Gyldne Laurbær  (1978)
    LO's kulturpris  (1987)

IMDB: nm1201410 Discogs: 5269874 Edit the value on Wikidata

Vita Andersen (Kopenhage, Danimarka, 1944ko urriaren 29a - 2021eko uztailaren 20a) daniar idazlea izan zen.

Europako iparraldeko egungo emakume idazleen ordezkari berezia da. Haurtzaroan askotan sartu zuten gizarte arazoak dituzten haurrentzako babes-etxeetan, eta haren idazlanetan islatzen zen horren eragina. 1970eko hamarkadan hasi zen bere idatziak argitaratzen eta ia berehala erakarri zuen irakurlegoa, oso era xumean deskribatzen baitzituen barne-barneko esparruak eta gizonaren eta emakumearen arteko gatazka.

Bere emakumezko ikuspegian, haurtzaroko, familiako eta beste zenbait barne arazo, egoera politiko eta sozialarekin loturik daudela salatzen zuen Andersenek; arazoak konpondu nahi badira, beraz, aitortu eta onartu egin behar dira, eta horretarako behar-beharrezkoa da argitara ematea. Ikuspuntu hauek guztiak, bere lanik onenetakotzat jotzen den Eduki mokoa itxita eta izan emakume ederra (1978) obran agertzen dira.

Bibliografia

  • Tryghedsnarkomaner (1977)
  • Hold kæft og vær smuk (1978)
  • Næste kærlighed eller Laila og de andre (1978)
  • Elsk mig (1980)
  • Det er bare ærgerligt (1981)
  • Kannibalerne (1982)
  • Hva'for en hånd vil du ha
  • Petruskas laksko (1989)
  • Sebastians kærlighed (1992)
  • Coco (1997)
  • Get a life (2003)
  • Anna Zoe (2006)
  • Sig det ikke til nogen (2012)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-07-07 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q273907
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 264678030
  • ISNI: 0000000078329085
  • BNF: 12349357r (data)
  • GND: 115743014
  • LCCN: n79022148
  • NKC: ola2002113875
  • SUDOC: 032469268
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 00325/eu_a_3258/a3258
  • Wd Datuak: Q273907