Veneto
Veneto | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatua | Italia |
Hiriburua | Venezia |
Probintziak | Belluno Padova Rovigo Treviso Venezia Verona Vicenza |
Udalerriak | 581 |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°44′N 11°51′E / 45.73°N 11.85°E / 45.73; 11.85 |
Azalera | 18399 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 4957082 biztanle (2011) |
Dentsitatea | 269,4 bizt/km² |
www.regione.veneto.it/channels |
Veneto (italieraz: Veneto, venezieraz: Vèneto, friulieraz: Venit, ladinoz: Veneto) Italiako eskualdea da, herrialdearen ipar-ekialdean dagoena. 18.399 km²ko azalera du eta 2011n 4.957.082 biztanle zituen[1] (269,4 biztanle/km²). Hiriburua eta hiri nagusia Venezia da.
Historikoki garrantzi handia izan zuen Veneziako Errepublikaren garaietan, VII. mendetik XVIII. mendera arte.
Geografia
Iparraldean Trentino-Adige Garaiarekin du muga, ipar-ekialdean Austriarekin, ekialdean Friuli-Venezia Giulia eskualdea eta Itsaso Adriatikoarekin, hegoaldean Emilia-Romagnarekin eta mendebaldean Lombardiarekin.
Iparraldea menditsua da oso. Gardako aintziraren eta Karniako Alpeen artean Dolomitak daude. Gailurrak Marmolada (3.342 m) eta Tre Cime di Lavaredo (2.999 m) dira. Hegoaldea ordoki emankorra da, Veneziaraino hedatzen dena. Ibairik garrantzitsuenak Po, Adige, Brenta, Piave eta Livenza dira.
Probintziak
Administratiboki, Veneto zortzi probintziatan banaturik dago.
Probintzia | Azalera (km²) | Biztanleak (2011) | Dentsitatea | Udalerriak | Hiriburua |
---|---|---|---|---|---|
Belluno, BL | 3.678 | 212.984 | 57,9 | 69 | Belluno |
Padova, PD | 2.141 | 939.131 | 438,6 | 104 | Padova |
Rovigo, RO | 1.789 | 248.049 | 138,6 | 50 | Rovigo |
Treviso, TV | 2.477 | 891.597 | 359,9 | 95 | Treviso |
Venezia, VE | 2.463 | 866.259 | 351,7 | 44 | Venezia |
Verona, VR | 3.121 | 925.290 | 296,5 | 98 | Verona |
Vicenza, VI | 2.722 | 873.772 | 321 | 121 | Vicenza |
Udalerri nagusiak
Ord. | Udalerria | Biztanleak (2011) | Azalera (km²) | Dentsitatea (hab./km²) | Garaiera (m) | Probintzia |
---|---|---|---|---|---|---|
1. | Venezia | 270.589 | 414,57 | 653,6 | 1 | VE |
2. | Verona | 264.161 | 206,63 | 1.278,6 | 59 | VR |
3. | Padova | 214.099 | 92,85 | 2.305,8 | 12 | PD |
4. | Vicenza | 115.655 | 80,54 | 1436 | 39 | VI |
5. | Treviso | 83.504 | 55,50 | 1.504,6 | 15 | TV |
6. | Rovigo | 53.390 | 108,55 | 491,8 | 6 | RO |
7. | Chioggia | 50.600 | 185,20 | 273,2 | 2 | VE |
8. | Bassano del Grappa | 43.716 | 46,79 | 934,3 | 129 | VI |
9. | San Donà di Piave | 41.917 | 78,73 | 532,4 | 3 | VE |
10. | Schio | 39.688 | 67,04 | 592 | 200 | VI |
Ekonomia
Laborantza (artoa, garia, garagarra, azukre erremolatxa, mahatsa, fruitu arbolak) eta industria (janari industria, ehungintza, altzairugintza, papergintza, azukre findegiak, ontziolak) ekonomiaren oinarriak dira. Portu nagusiak Veneziakoa eta Chioggiakoa dira.
Venetoar ezagunak
- Marco Polo, veneziar esploratzaile eta merkataria.
- Giacomo Casanova, veneziar abenturazalea.
- Carlo Goldoni, XVIII. mendeko veneziar antzerkigilea.
- Giorgione, margolaria.
- Andrea Mantegna, Pizkundeko margolaria.
- Giovanni Bellini, Pizkundeko margolaria.
- Giambattista Tiepolo, XVII. mendeko margolaria.
- Tiziano Vecellio, XVI. mendeko margolaria.
- Canaletto, XVII. mendeko margolaria.
- Andrea Palladio, Pizkundeko arkitektoa.
- Paolo Veronese, veronar margolaria.
- Antonio Vivaldi, Barrokoko musikagile, biolin-jotzaile eta konposatzailea.
- Luciano Benetton, enpresaburua.
- Giovanni Rana, enpresaburua.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/12/04 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Bilancio demografico Anno 2011 (dati provvisori). Regione: Veneto Demo.istat.it
Kanpo estekak
- (Italieraz) Webgune ofiziala
- Datuak: Q1243
- Multimedia: Veneto / Q1243