Txitxirio
Txitxirio | |
---|---|
![]() ![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fabales |
Familia | Fabaceae |
Leinua | Cicereae |
Generoa | Cicer |
Espeziea | Cicer arietinum L. |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | txitxirio |
Txitxirioa (Cicer arietinum), barbantzu edo garbantzu izenaz ere ezaguna, Fabaceae familiako landare belarkara jangarria da. Era berean, Euskal Herrian asko jaten den lekalea da.
Etimologia
Txitxirio hitzaren jatorria frantsesezko chiche da, eta azken hori latinezko cicer hitzetik dator. Txitxirio hitza Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan dago hedatuen, Sakanaraino. Garbantzu eta barabantzu hitzak, berriz, espainierazko garbanzo hitzetik datoz, eta erabiliena da Bizkai-Gipuzkoetan.
Deskribapena
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/1e/Cicer_arietinum_noir_MHNT.BOT.2017.12.2.jpg/220px-Cicer_arietinum_noir_MHNT.BOT.2017.12.2.jpg)
Txitxirio-landarea 20-50 cm arteko altueraraino hazten da eta luma-formako hosto txikiak dauzka zurtoinaren albo bietan. Haziak zorroetan ekoizten ditu, eta zorro bakoitzak bizpahiru ale ditu. Lore zuri edo gorri urdinxkak ditu. Klima tropikal edo azpitropikaletan hazten da ondoen, 400 mm baino gehiagoko prezipitazioak dituzten eskualdeetan; klima epeletan ere haz daiteke, baina ekoizpena askoz txikiagoa da.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Datuak: Q81375
Multimedia: Cicer arietinum / Q81375
Espezieak: Cicer arietinum