Salome Campos Beotegi

Salome Campos Beotegi

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBermeo, 1893ko martxoaren 13a
Herrialdea Bizkaia
HeriotzaBermeo, 1974ko martxoaren 22a (81 urte)
Jarduerak
JarduerakAitzindaria eta enpresaburua

Salome Campos Beotegi (Bermeo, Bizkaia, 1893ko martxoaren 13a – ib., 1974ko martxoaren 22a) Bermeoko enpresaburua, arrain-kontserbetan artisau-lanaren aitzindaria izan zen, kontserba fabrika bat zuzendu zuen lehen emakumea izan baitzen. Pedro Campos Lartitegui eta Juliana Beotegui Yspizua bikotearen bosgarren alaba zen: Juliana (1882-01-09), Francisca (1883-10-10/1884-05-19), Feliciano (1885-07-22) eta Ponciano (1888-11-20) aurretik zituela; baina bere ondoren Dionisio (1895-11-18), Feliciana (1898-06-09) eta Eufemia (1900-09-16) etorri ziren. [1][2][3][4][5][6][7][8]

Ibilbide enpresariala

Julia, Felicia eta Eufemia ahizpekin batera, Salome Bermeoko arrain-kontserbetan artisau-lanaren aitzindaria izan zen.

XX. mendeko 20ko hamarkadan kontserba fabrika bat zuzendu zuen lehen emakume bermeotarra izan zen. Nortasun handiko emakumea izanik, saiatua eta emakumeen gaitasunen defendatzaile porrokatua zen Salome.

1960. urtean Espainiako Boletin ofizialean irakurri daitekeenez, hojalatako xaflak inportatu eta arraina kontserbatzeko latak egiteko eskaria egin zuen Komertzioko ministeritzan. [9]

Ospea

Bermeoko jendeak kontatzen duenez: "Egun batean eztabaida bat izan zen portuan, gizonen eta emakumeen arteko trebetasunei buruz. Salomek orduan apustu bat egin zuen arrantzaleen aurrean: Bermeoko portutik Izaro uharteraino igeri egiten joango zela.

Bertan egon zirenek kontatzen zutenez "barreak Mundakaraino entzun ziren".

Iraileko goiz batean, txintxorro txiki baten hainbat lagunekin batera, Salome portura bota eta Izarorantz abiatu zen. Bi milia gogor haiek, ahalegin eta izaera handiz bete zituen. Apustua irabazi egin zuen Salomek, baita errespetua, onarpena eta mirespena ere Bermeoko herri osoaren aurrean.

La gaceta del Norten agertutako eskela
Salome Camposen eskela

Bere bizitza 1974ko Martxoaren 22an bukatu zen, 81 urte zituela.

Kirol Froga

Emakume ausart honen lorpena gogoratzeko, azken urteetan Bermeon, irailaren hasierako egunetan, ospatu ohi da Salome Campos izeneko igeriketa froga bat, igerilarien artean arrakasta handia lortuz. [10]

Gaur egun ohikoa denez, Instagram bihurtu da kirolari askoren erreferentzia grafikoa; eta froga honen antolatzaileek ere kontu ba irekita, APP horretan, Salomenre historiaren laburpen txiki bat eskainiz: "bere garaietara aurrea hartu zien emakume bat izanik, XX. gizaldiko hasieretan emakumeen gaitasunen defendatzaile sutsua zen Salome. [11]

Erreferentziak

  1. https://dokuklik.euskadi.eus/sacramentales/ficha/bautismo/2579000[Betiko hautsitako esteka]
  2. https://dokuklik.euskadi.eus/sacramentales/ficha/bautismo/2578768[Betiko hautsitako esteka]
  3. https://dokuklik.euskadi.eus/sacramentales/ficha/bautismo/2578872[Betiko hautsitako esteka]
  4. https://dokuklik.euskadi.eus/sacramentales/ficha/bautismo/2578220[Betiko hautsitako esteka]
  5. https://dokuklik.euskadi.eus/sacramentales/ficha/bautismo/2579462[Betiko hautsitako esteka]
  6. https://dokuklik.euskadi.eus/sacramentales/ficha/bautismo/2571175[Betiko hautsitako esteka]
  7. https://dokuklik.euskadi.eus/sacramentales/ficha/bautismo/2579888[Betiko hautsitako esteka]
  8. https://dokuklik.euskadi.eus/sacramentales/ficha/bautismo/2579610[Betiko hautsitako esteka]
  9. https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-1960-7436
  10. «Travesía Salome Campos» www.salomecampos.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-02).
  11. (Ingelesez) «Historia = @salome_campos_travesia» www.instagram.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-04).

Kanpo estekak

  • Dokumentu Sakramentalen bilatzailea Euskadiko Artxiboetan: https://web.archive.org/web/20221208192936/https://dokuklik.euskadi.eus/sacramentales/sacramentalesbilatzailea
  • Salomeren jaiotze agiria DokuKliken: https://dokuklik.euskadi.eus/sacramentales/ficha/bautismo/2579462[Betiko hautsitako esteka]
  • Deia egunkarian artikulua Campos aizpei buruz: https://www.deia.eus/semana/2021/06/08/punto-convertirse-marca-centenaria-1952114.amp.html
  • Igeriketa froga: https://www.salomecampos.com/
  • Komertzio Ministeritzaren transkripzioa: https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-1960-7436
  • Bermeoko Andrak: el alma del pueblo (Asier Romero): https://www.itsosupetekondarea.eus/2021/03/bermeoko-andrak-el-alma-de-un-pueblo.html
  • Salome Campos igeriketa frogaren Instagram kontua hainbat argazkirekin: https://www.instagram.com/salome_campos_travesia/
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q118129625
  • Commonscat Multimedia: Salome Campos / Q118129625

  • Wd Datuak: Q118129625
  • Commonscat Multimedia: Salome Campos / Q118129625