New Frontiers programa

New Frontiers programa (euskaraz Muga Berriak programa) NASAk eguzki sistemako hainbat planeta arakatu eta ikertzeko asmoz sorturiko esplorazio misioez osatutako multzo bat da, tartean Jupiter, Artizarra eta Pluton planeta nanoa. NASAk programa hobetzeko zientzialariei proposamanak egin ditzaten eskatuko die.

Gaur egun, programa bi misioek osatzen dute:

  • New Horizons, 2006ko urtarrilaren 19an jaurtiki zen eta 2015eko uztailaren 14ean helmuga zuen Pluton planeta nanora iritsi zen. Ondoren, Kuiper gerrikora berbideratu zen, bertako objektu klasikoak aztertu ditzan.
  • Juno, 2011ko abuztuaren 5ean jaurtikia, 2016ko uztailaren 5ean helmuga zuen Jupiter planeta erraldoiaren orbita polarrean ipini zen, bertatik planetaren osaketa, grabitazio-eremua, eremu magnetikoa eta magnetosfera polarra aztertuko ditu.

Kanpo estekak

  • New Frontiers programaren webgunea. NASAren webgunea (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q45356
  • Commonscat Multimedia: New Frontiers program / Q45356

  • Wd Datuak: Q45356
  • Commonscat Multimedia: New Frontiers program / Q45356