Migel Zubiaga Imaz

Migel Zubiaga Imaz
Bizitza
JaiotzaSegura, 1903ko irailaren 29a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza? (120 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta apaiza
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Migel Zubiaga Imaz (Segura, Gipuzkoa, 1903ko irailaren 29a - ?) gipuzkoar idazlea zen. Jesusen Lagundikoa zen.

Biografia

Gaztetan Zornotzara joan zen bizitzera, familiarekin. Loiolan, Oñan, Bartzelonan, Alemanian eta Frantzian egin zituen eliz ikasketak, eta 1934an apaiztu zen, Holandan.

Irakasle izan da hainbat urtez. Jesus´en Biotzaren Deya, Jaungoiko Zale, Goiko Intza, Argia eta Zeruko Argia agerkarietan argitaratu zituen lan aipagarrienak. Zubiagarenak dira, besteak beste: Loiola´tar Iñazio deunaren Gogo Jardunetako Gogorakizunak (1928), Zerain´go Artzaintxoa, Zorion bidea (1974), Indar-iturria (1979) eta Goizeko Izarra (1980).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12263555
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 06269/eu_z_1923/z1923
  • Wd Datuak: Q12263555