Meleane Pau'uvale

Meleane Pau'uvale

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotza1949 (74/75 urte)
Herrialdea Tonga
BizilekuaAuckland
Jarduerak
Jarduerakcommunity leader (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Honorary Officer of the New Zealand Order of Merit  (2023ko ekainaren 5a)

Meleane Lolohea Pau'uvale (1949) tongar irakasle, hizkuntza aktibista eta komunitateko liderra da, gaur egun Zeelanda Berrian bizi dena.

Bizitza

Meleane Pau'uvale 1949an jaio zen Ha'akio Tukulalo Olo'uan, Tongako Vava'u barrutian[1][2]. Siosifa Pau'uvale irakaslearekin ezkondu zen eta lau seme-alaba ditu harekin. Hiru hamarkadaz, Tongako Eliza Wesleyar Askeak zuzendutako ikastetxeetan irakatsi zuen[1].

1990eko hamarkadan, Zeelanda Berrira joan zen bizitzera, eta konturatu zen hango tongar komunitateak tongeran eta Tongako kulturan oinarritutako hezkuntza behar zuela[1]. Haur hezkuntzaren eta hizkuntza eskubideen aldeko aktibismoaren inguruko lanagatik egin zen ezaguna[1][3].

1999an, Pau'uvalek Akoteu Kato Kakala Haur Hezkuntzako Zentroa sortu zuen Māngeren, bere garajean[1][2][4]. Azkenean, aitortza ofiziala eta finantzaketa lortu zituen. Gaur egun zentroa Ōtaran dago[1], eta Pau'uvalek zuzendari gisa jarraitzen du[4][5].

Horrez gain, Zeelanda Berriko tongar komunitateari laguntzen dio. Besteak beste, Alaha Manongi hezkuntza-zerbitzua sortu, Tongeraren Astea antolatu eta Kato Kakala osasun-programa garatu zuen[4]. Tongerazko hiru liburu argitaratzen lagundu zuen, eta Akoteu Kato Kakala zentroak Tongako kultur hezkuntzarako tresna digitalak ere ekoitzi ditu[1][4].

2023an, Pau'uvale Zeelanda Berriko Merezimendu Ordenako ohorezko ofizial izendatu zuten[3][4][6][7].

Erreferentziak

  1. a b c d e f g (Ingelesez) «Unwavering vision for young Tongan learners» Ministry for Pacific People 2021-09-06 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  2. a b (Ingelesez) McCulloch, Gabrielle. «How a Tongan language preschool is keeping its community afloat» Stuff 2022-08-21 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  3. a b (Ingelesez) «Early childhood education important, says Meleane Pau'uvale ONZM» Matangi Tonga 2023-06-13 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  4. a b c d e (Ingelesez) «The King's Birthday and Coronation Honours List 2023 - Citations for Officers of the New Zealand Order of Merit» Department of the Prime Minister and Cabinet 2023-07-27 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  5. (Ingelesez) «Fakakoloa Aotearoa: enriching New Zealand» Education Gazette 94 (17) 2015-09-21 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  6. (Ingelesez) «Fifteen Pasifika people on NZ King’s Birthday Honours List» Kaniva Tonga News 2023-06-06 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  7. (Ingelesez) «The King's Birthday and Coronation Honours List 2023» Department of the Prime Minister and Cabinet 2023-06-05 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q119072178
  • Commonscat Multimedia: Meleane Pau'uvale / Q119072178

  • Wd Datuak: Q119072178
  • Commonscat Multimedia: Meleane Pau'uvale / Q119072178