Mary Ingalls

Mary Ingalls
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaWisconsin, 1865eko urtarrilaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
HeriotzaKeystone, 1928ko urriaren 20a (63 urte)
Hobiratze lekuaDe Smet Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
pneumonia
Familia
AitaCharles Ingalls
AmaCaroline Ingalls
Anai-arrebak
ikusi
  • Laura Ingalls Wilder
    Carrie Ingalls
    Grace Ingalls
Hezkuntza
HeziketaIowa Braille and Sight Saving School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak
ikusi
  • National Cowgirl Museum and Hall of Fame

Find a Grave: 3952 Edit the value on Wikidata

Mary Amelia Ingalls, ezagunagoa Mary Ingalls izenez (Pepin, Wisconsin, AEB, 1865eko urtarrilaren 10a – Keystone, Hego Dakota, AEB, 1928ko urriaren 20a) estatubatuar idazlea izan zen.[1][2]

Laura Ingalls idazle eta erreportari nabarmenak ahizpa nagusi zuen, zeinek Little House on the Prairie (Landako etxe txikia) liburu autobiografikoan bere familiaren bizitza kontatu zuen. 1935ean argitaratu zen lehen liburua, Garth Williamsek ilustratua

1970eko hamarkadan ospea izan zuen Little House on the Prairie (Landako etxe txikia) telesailak. Mary Ingalls familiako alaba nagusia zen.

Biografia

Gurasoak Caroline Ingalls (Caroline Lake Quiner irakaslea eta autobiografialaria) eta Charles Ingalls izan ziren. Bost seme-alabetako nagusiena zen. Lau neba-ahizpa izan zituen: Laura, Freddie, Carrie eta Grace.

Ikusmena galdu

Mary Amelia Ingalls, 1989

14 urte zituela, Mary Ingallsek gaixotasun bat izan zuen —ustez, eskarlatina—, eta ikusmena galdu zuen. Pediatrics aldizkarian argitaratu zen 2013ko azterketa baten arabera, Maryren itsutasunaren arrazoia benetan meningoentzefalitisa izan zen, kazetaritza-txostenetako ebidentzietan, eskola-erregistro garrantzitsuetan eta itsutasunari eta gaixotasun infekziosoei buruzko datu epidemiologikoetan oinarrituta.[3][4] 1881 eta 1889 bitartean, Mary Iowa Braille and Sight Saving Schoolen izan zen, Vintonen (Iowa).[5]

Erregistro historikoek ez dute asko esaten tarte horretako urte batean zergatik ez zen eskolara joan Mary, baina ikasketak amaitu eta 1889an graduatu zen. De Smetera (Hego Dakota), etxera itzuli zen, eta gurasoekin bizi izan zen hil arte. Maryk familiari diru sarrerak izaten lagundu zion zaldien eulien aurkako maskarak eginez. Gurasoak hil ondoren, Grace ahizparekin bizi izan zen, eta, ondoren, beste ahizparekin, Carrierekin. Inoiz ez zen ezkondu. 1928ko urriaren 20an hil zen, 63 urte zituela, pneumonia baten ondorioz. De Smet hilerrian lurperatuta dago.

Fikzioan

1970eko hamarkadako telesailean, Melissa Sue Anderson aktoreak interpretatu zuen Mary Ingalls. Bizitza errealean ez bezala, telebistako Mary Ingalls, itsuen eskola batean irakasle jardun zuen, eta Adam Kendall lankidearekin ezkondu zen, Linwood Boomer aktoreak interpretatuta.

Iruditegia

  • Ingalls familia
    Ingalls familia
  • Ingalls ahizpak: Carrie, Mary eta Laura
    Ingalls ahizpak: Carrie, Mary eta Laura
  • Mary Ingalls hilerrian
    Mary Ingalls hilerrian
  • Ingalls familia hilerrian
    Ingalls familia hilerrian
  • Ingalls etxea eta museoa
    Ingalls etxea eta museoa

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Mary Ingalls Timeline» APH Museum (Noiz kontsultatua: 2024-01-25).
  2. (Ingelesez) «Mary Ingalls: Portrait of a Nineteenth Century Blind Woman» APH Museum (Noiz kontsultatua: 2024-01-25).
  3. Dell’Antonia, Kj. (1359954070). «Scarlet Fever Probably Didn't Blind Mary Ingalls» Motherlode Blog.
  4. «What Really Caused Mary Ingalls to Go Blind?» www.aap.org.
  5. Stebner, Beth. (2013-02-04). «Study reveals the REAL reason sister Mary Ingalls from beloved 'Little House on the Prairie' series went blind as a teenager - and it WASN'T scarlet fever» Mail Online (Noiz kontsultatua: 2024-01-25).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q433524
  • Commonscat Multimedia: The Ingalls / Q433524

  • Wd Datuak: Q433524
  • Commonscat Multimedia: The Ingalls / Q433524