Luis Irizar

Luis Irizar

Bizitza
JaiotzaHabana, 1930eko maiatzaren 30a
Herrialdea Gipuzkoa
HeriotzaDonostia, 2021eko abenduaren 9a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksukaldariburua, idazlea eta enpresaburua
Lantokia(k)Donostia
escuelairizar.com

Luis Irizar Zamora (Habana, Kuba, 1930eko maiatzaren 30a - Donostia, Gipuzkoa, 2021eko abenduaren 9a) euskal sukaldaria izan zen, euskal sukaldari ezagun askoren maisua izandakoa.[1][2]

Biografia

Luis Irizar Habanan jaio zen, aitak aguazil bat itsasora bota eta ihes egin zuelako[1]. Fulgencio Batistaren sarjentuen matxinadak sortutako egoera zela eta, familiak Donostiara itzultzea erabaki zuen[1]

Ikasketak

Frantziskotarrekin ikasi zuen Arantzazuko santutegian. Ikasle ona bazen ere, erlijioa utzi eta arteari ekin zion. Igeldon bere familia zuen jatetxean lan egiten hasi zen eta hamazazpi urte zituela, Donostiako Maria Cristina hotelaren sukaldean[3].

Gero Frantzian, Ingalaterran eta Suitzan izan zen sukaldari[3] hamar urte Londresko Martinez jatetxean eta gero Hilton hotelean - non Xabier Zapirain sukaldebururekin aritu zen gerora - eta hiru Parisen emanda[1].

Michelin Gida

Etxera itzuli eta Oiartzunen bertako Xabier Zapirain sukaldariarekin "Gurutze Berri" [4] izeneko jatetxea eraiki zuen, Donostiako "Casa Nicolasa" jatetxearekin batera Michelingo izar bat lortzeko lehendabiziko jatetxe euskalduna[1]. Madrilen, Hotel Alcala eta Irizar jatetxea zuzendu zituen.[5]. Adituen ustez, Luis Irizar euskal sukaldaritzaren patriarka izan zen, atzerrian ikasitakoa euskaldundu zuelako.

Maisua

Lehendabiziko klaseak Londresko Hilton hotelean eman bazituen ere[6], Irizar euskal sukaldari askoren maisua izan zen[7]:

Sariak

Liburuak

  • Maestro de maestros. Abalonbooks, 2021
  • "Recetas sabrosas para diabéticos". Ttartalo, 2005[12].
  • "Técnica y gestión de un oficio: cocinero" Urumea, 1998.
  • "Erabateko sukaldea edo Sukalde kontutan sekula ez galtzeko jakin behar diren gauzak eta erak zerrendan idatziak" Hasier Etxeberria eta Julian Bereziartuarekin batera, Ttartalo, 1998.
  • "La cocina de las aves de caza", Alianza Editorial, 1996.

Erreferentziak

  1. a b c d e El Correo: El maestro de Subijana y Arguiñano
  2. Lartzanguren, Edu. (2021-09-12). «Luis Irizar sukaldaria eta sukaldarien irakaslea hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-12).
  3. a b c Elkarrizketa Euskonews.com
  4. (Gaztelaniaz)Alicia Zulueta, "Noticias de Gipuzkoa" egunkarian, 2017ko martxoaren 24an, https://web.archive.org/web/20190113062748/https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2017/03/24/sociedad/gurutze-berri-honra-a-su-mentor [konsulta data 2018-01-12]
  5. (Gaztelaniaz)Corcuera, Mikel.-25 años de la Nueva cocina vasca.- Bilbo : Aizkorri argitaletxea, 2003. ISBN 84-8263-905-6. 110 orr.
  6. Diario Vasco: «Mis primeras clases de cocina las di trabajando en el Hilton de Londres»
  7. Sustrai: "Luis Irizar, Maestro de maestros" ISBN 0213-330X, 83. zbk., 2008, 4-8. orr. on-line
  8. Luis Irizar Eskolaren webgune ofiziala
  9. Noticias de Gipuzkoa: Homenaje a Luis Irizar y Pedro Ramos
  10. Noticias de Gipuzkoa: La Fundación duque premia al cocinero Luis Irizar
  11. Diario Vasco: El maestro Luis Irizar
  12. Deia: Un libro del maestro Luis Irizar quiere transmitir "El placer de la cocina" a los enfermos diabéticos[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6700730
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 87923059
  • ISNI: 0000000060570831
  • BNE: XX949044
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 70084
  • Lur: 03092/eu_i_1689/i1689
  • Wd Datuak: Q6700730