Leslie Santana
Leslie Santana | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Quintero, 1954ko irailaren 30a |
Herrialdea | Txile |
Heriotza | Santiago, 2014ko ekainaren 9a (59 urte) |
Heriotza modua | : meningitisa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria eta aktorea |
Carolina Paz Santana de la Hoz, ezagunagoa Leslie Santana izenaz, (Quintero, Txile, 1954ko irailaren 30a - Santiago,Txile, 2014ko ekainaren 9a) dantzari eta aktore txiletarra izan zen.[1]
Bizitza
Txileko Quintero hirian jaio zen. Jaiotzean bere genero-nortasunarekin bat ez zetorren gizonezko generoa esleitu zioten.
Emakumerako trantsizioa egin zuen. 1981ko maiatzaren 8an sexua berresleitzeko ebakuntza egin zion Guillermo Mac Millan doktoreak Valparaison. Txilen ebakuntza hori izan zuen lehen pertsona transexuala izan zen. 1983an bere sexu berria legeztatu zuen.
1991n Espainian ezkondu zen lehen transexuala izan zen. Nahiz eta Espainian legez ezkonduta egon, Txileko legediaren arabera ezkongabe jarraitzen zuen ezkontza zibila aintzatesten ez zuelako. Aita, Txileko Aireko Armadako militarra izandakoa, hil zitzaionean, Txileko hildako militar ohien alaba ezkongabeei zegokien montepio diru-sarrera kobratzeko auzitan ibili zen, eta baita irabazi ere.
Espainiako telebistan jardun zuen hainbat urtez. 2014ko ekainaren 9an hil zen meningitisak jota.[2][3]
Filmografia
Zinema
Urtea | Izenburua | Rola | Oharrak |
---|---|---|---|
1994 | Hasta en las mejores familias | ||
2013 | La virtud de la familia | Yoryi |
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) La Red. (2014). Leslie Santana, transexual pionera, murió hoy. (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) MOVILH. (2014). XIII. Informe anualde derechos humanosde la diversidad sexual en Chile. in: Hechos 2014. (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Chilevisión noticias. (2014-06-10). Falleció Leslie Santana la primera transexual de Chile. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-06-25) (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).
- Datuak: Q96748596