Leire Agirre

Leire Agirre

Bizitza
JaiotzaAzpeitia, 1974 (49/50 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakigotzailea
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 

Leire Agirre (Azpeitia, Gipuzkoa, 1974) eskalatzailea da.

Zazpi aldiz Espainiako txapeldun, Munduko Kopan bederatzi urtez.[1]

Biografia

Leire, 12 urterekin hasi zen eskalatzen, eskolakoekin egindako irteera batean, Xoxote inguruko harrobian. 14 urte bete ondoren berriz, Azpeitiko Kantera izeneko lekuan ekin zion. Gerora eskaladarekin guztiz kateatuta gelditu zen eta pasio bihurtu zitzaion.[1]

Ibilbidea

Txapelketak

  • (1995). Espainiako txapeldun, Gasteizen.
  • (1997). Pragako Munduko Kopan 17.
  • (1998). Espainiako txapeldun, Granadan.
  • Espainiako Bulder txapeldun, Oviedon.
  • (1999). Espainiako txapeldun, Zaragozan.
  • (2000). Espainiako txapeldun, Benasquen.
  • Munduko Bulder Kopan 4., Munichen (Alemania) eta Rovereton (Italia).
  • (2001). Espainiako txapeldun, Oviedon.
  • Munduko Bulder kopan 5., Birminghamen (Ingalaterra).
  • (2002). Espainiako txapeldun, Avilesen.
  • Espainiako Bulder txapeldun, Oviedon.
  • (2003). Petzl Roc Trip proban txapeldun, Millaun (Frantzia).
  • (2004). Espainiako txapeldun, Avilesen.
  • (2005). Munduko Bulder Kopan 6., Birminghamen.

Harkaitzean

  • (1998). Bizkarroiak (7c), bistaz, Baltzolan.
  • (1999). Simonides (8b+), Araotzen.
  • Agur (8b+) Araotzen.
  • (2000). Parva naturalia (8b), Araotzen.
  • (2001). Matrix (8a) eta Nosferatu (7c+) bulder zeharkaldiak, Frankenjuran (Alemania).
  • (2002). Ongi etorri (8b), Baltzolan.
  • Patriarca (8b), Araotzen.
  • (2003). Bietan jarrai (8b), Araotzen.
  • Samba pa ti (8a), bistaz, Tevergan (Espainia).
  • (2004). Buru Gorri (8b+), Araotzen.
  • El pellejo del viejo (8b), Araotzen.
  • (2005). Anangu (8b), Araotzen.
  • (2006). Lorea (8a+), Araotzen.

Erreferentziak

  1. a b Ugartemendia, Unai. ««Eskalatzaile baten maila bistaz egindako lorpenek erakusten dute»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-16).

Kanpo estekak

  • Elkarrizketa "Eskalatzaile baten maila bistaz egindako lorpenek erakusten dute"Berria, 2021.03.16
  • Leire Agirreri egindako elkarrizketa. 2007ko urtarrila. Uztarria.eus
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q30149727
  • Wd Datuak: Q30149727