Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Kolezistitisa behazun-xixkuaren eritasuna da, larria edo kronikoa izan daitekeena.
Kolezistitis larria bakterioek sortua izaten da; behazunean zornea sortzen da eta gorritu egiten da. Sukarra, behazun-xixkuko mina eta oka egiteko gogoa ditu ezaugarri.
Kolezistitis kronikoa bakterioek behin eta berriro sortutako infekzioen ondorioz edo behazun-xixkuan harria sortu izanaren ondorioz gerta daiteke; kronikoa denean behazun-xixkua handitua izan ordez uzkurtu egiten da, eta kolore berdexka izaten du. Gibelekokolikoaren gisako mina, digestiorako zailtasuna eta goragalea izaten dira sintomak. Kolezistitisa antibiotikoen bidez senda daiteke, baina behazun-xixkuko harriak, gangrena edo zuloa direnean kirurgia bidez sendatu ohi da.
Erreferentziak
Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-11-07 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.