Jean Babilée

Jean Babilée
Bizitza
JaiotzaParisko 6. barrutia eta Paris, 1923ko otsailaren 3a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 14. barrutia, 2014ko urtarrilaren 30a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa, ballet dantzaria eta Frantziako Erresistentziako kidea
Enplegatzailea(k)Parisko Opera (erakundea)
Jasotako sariak
ikusi
  • Arte eta letren komendadorea Arte eta letren komendadorea  (2013ko urtarrilaren 17a)
    Officer of the National Order of Merit Officer of the National Order of Merit
    Ohorezko Legioko zalduna Ohorezko Legioko zalduna  (2001eko apirilaren 11)

IMDB: nm0044963 Allocine: 9798 Allmovie: p184810 IBDB: 107165 Edit the value on Wikidata

Jean Babilée (jaiotza-izena: Jean Gutmann; Paris, 1923ko otsailaren 3a – ibidem, 2014ko urtarrilaren 30a) frantses dantzaria eta koreografoa izan zen. Parisko Opéran egin zituen ikasketak (1936-1940), eta Volinineren eta Gsovskyren ikasle izan zen han. Ballets des Champs-Élysées konpainiako dantzari nagusi izan zen 1945etik 1950era, eta han sortu zituen Jeu de cartes (1945, Karta-jokoa, Stravinski, Janine Charrat), Le Jeune Homme et la Mort (1946, Gizon gaztea eta Heriotza, Bach, Wakhévitch, Cocteau, Roland Petit) eta Till Eulenspiegel (1949, R. Strauss, Tom Kéogh) lanak. Hainbat herrialdetan dantzatu zuen, hala nola Estatu Batuetan, Kanadan eta Italian. 1952an, Parisko Opérak kontratua egin zion, eta, 1955ean, bere konpainia sortu zuen. Konpainia horrekin sortu zituen Balance à trois (1955, J.-M. Damase, Tom Kéogh), Le Camaléopard (1956) eta Sable (1956) lanak. Frantziako hainbat eszenatokitan aritu ondoren, Ballet-Théâtre Contemporain konpainian lan egin zuen Amienseko egoitzan, eta han sortu zituen Hai-Kai (Webernen musikarekin) eta Histoire du soldat (1971n, Stravinski). 1972-1973an, Rhineko Balletaren zuzendari artistikoa eta koreografoa izan zen. Maurice Béjartek harentzat sortu zuen Life (1979, New York). 1983an, dantzara itzuli zen Jacques Higelinen Rock ikuskizunarekin, Neguko zirkuan. 2000n, Le Mystère Babilée zuzendu zuen Patrick Bensardek, Babiléeren ibilbide profesionala kontatzen duen dokumentala.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3170487
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 14886992
  • ISNI: 0000000078344736
  • BNF: 12555673d (data)
  • GND: 129761931
  • LCCN: n85151522
  • SNAC: w67p90r5
  • SUDOC: 035111879
  • ICCU: SCMV045652
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 00697/eu_b_0058/b0058
  • Wd Datuak: Q3170487