Jan Piarre Larralde

Artikulu hau Panpale bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Larralde».
Jan Piarre Larralde
Larralde eta Hiriart bertsolariak, Saran, 1936an.
Bizitza
JaiotzaLuhuso, 1886ko abenduaren 1a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaLuhuso, 1945eko ekainaren 25a (58 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Jan Piarre Larralde Ameztoi, ezizenez Panpale[1] (Luhuso, 1886ko abenduaren 1 - Luhuso, 1945eko ekainaren 25) bertsolaria izan zen.

Biografia

Luhuson jaio eta bertako Trexolatenia etxean bizi izan zen. Oinarrizko ikasketak egin zituen eta lanbidez harotza zen. 1919ko abuztuaren 20an Graxiana Larronde luhusoarrarekin ezkondu zen. Bost seme-alaba izan zituzten: Mari, Jan Battitt, Joanes, Martin eta Luixa.

Pilotazalea zen[2]. Bertsotan maiz Matxin Irabolarekin ibili izan zen eta Mattin Trekuren maisuetakoa izan zen.

Lanak

Bat-batean eta bertso jarrietan aritu zen. Bertso jarririk ezagunenak Jean Ibarnegaraiz, festez, Eskualduna astekariaz edota 1937ko Irisarriko toberez ari dira.

Sari eta txapelketak

Omenaldia

Luhuso jaioterrian omenaldia egin zioten 1949ko apirilaren 24an.

Erreferentziak

  1. Frantsesez Jean-Pierre eta Pampale.
  2. Franck Dolosor: Matxin Irabola, Senpereko bertsularia; Elkarlanean, 2010; 73. or.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12260171
  • Wd Datuak: Q12260171