Ilargiaren orbita
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/41/Orbit_of_Moon_es.jpg/350px-Orbit_of_Moon_es.jpg)
Ilargi orbita, Ilargiak Lurrarekiko jarraitzen duen orbita da. Ibilbide hau eszentrikotasun baxuko elipse gisa deskribatzen da, batez besteko 384.402 km-ko distantzia eta mendebaldetik-ekialdeko norantza du, alegia, orduaren aurkakoa.
Ilargiaren orbita ezin har daiteke orbita finkotzat, hainbat perturbazioren eraginpean baitago, eta horrek denboraren poderioz aldaketak izatea dakar. Dena den, Ilargia-Lurra orbita Lurra-Eguzkia orbitaren planoarekin parekatuz gero makurtua dago. Hortaz, nodoak deritzoten ibilbidearen bi puntuetan bakarrik eragin ditzake eguzki eklipseak, edo ilargi eklipseak jasan.
Kanpo estekak
Datuak: Q210539