Ikune

Ikune herrietako zenbait plataforma independentek sortutako alderdia da. 2014ko apirilaren 23an aurkeztu zuten. Nor bere herrian bakarrik egoteak eragiten dien ahulezia gainditzeko, elkartzea erabaki dute horietako batzuek. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 39 alkatetza dituzte herri plataformek[1].

Bizkaiko eta Arabako hainbat plataformatako kideek sustatutako egitasmoaren ondorio da Ikune. Ondoren batu zaizkien taldeak ere bi herrialde horietakoak dira. Eta helburua EAEn batzen diren hiru herrialdeetara zabaltzea den arren, noraino iritsiko diren ikusteko dago[1].

Alderdiaren oinarriak

Alderdi politikoaren oinarriak hauexek dira[2]:

  • Glokalizazioa. Globalizazioa eta lokalizazioa uztartu nahi ditu.
  • Herritarren partaidetza.
  • Giza eskubideak.

Historia

2014ko azaroaren 4an jakin zenez, Ikune foru hauteskundeetara aurkeztuko zen[3].

Erreferentziak

  1. a b Aitziber Laskibar Lizarribar, «Alderdi baten babes bila», Berria, 2014-04-23
  2. «Oinarriak», Berria, 2014-04-23
  3. «Ikune foru hauteskundeetara aurkeztuko da», Berria, 2014-11-04

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q20492051
  • Wd Datuak: Q20492051