Gion barrutia

Gion (japonieraz: 祇園?) Kyoton dagoen Higashiyama-ku auzoko barrutia ezaguna da, Japoniako geisha auzo famatuena baita. Bertakoek geiko hitza erabiltzen dute.

Geiko komunitateak

Kyoton bi geiko komunitate daude, Gion Kōbu (祇園甲部) eta Gion Higashi (祇園東), aspaldi banatu zirenak. Kōbu da handiena eta barrutiaren zatirik handiena hartzen du. Geikoen kopurua jeisten joan den arren aintzinako itxura, arkitektura eta aisialdi ohiturak mantendu dira. Kyotok Gion berrizteko proiektu bat abiarazi du.

Aisialdia

Japoniako aintzinako estiloko etxe ugari daude bertan, machiya ("herriko etxeak") eta ochaya ("te etxeak") direnak. Mendeetan zehar bertan izan dira samurai zaharrak eta gaur egungo negoziogizonak. Iluntzean geikoak eta maikoak (geiko ikasleak) atera eta ochayatara joaten dira. bertan dantza, abestu eta bezeroak entretenitzen dituzte.

Gaur egun beste hainbat lokal ireki dira Gion barrutian; tabernak, klubak, pachinko aretoak, apiostu etxeak eta abar., batez ere Shijō kalean. Turismo gunea bihurtu da eta gau giroa azaldu da bertan.

Ekintzak

1872tik aurrera geishek dantza publiko bat egiten dute urtean behin. Miyako Odori da dantzaldi ezagunena, "Hiriburu zaharreko dantzak" esan nahi du. Apirilaren 1etik 30era egiten dira, gereziondoen loratzearekin batera.

Gion Odori jaialdia berriagoa da eta azaroan izaten da.

Iruditegia

  • Gion auzoa.
    Gion auzoa.
  • Gion auzoa.
    Gion auzoa.
  • Geisha eta maikoa atean.
    Geisha eta maikoa atean.
  • Minamiza antzokia.
    Minamiza antzokia.
  • Shirakara ubidea.
    Shirakara ubidea.

Kanpo estekak

  • (Japonieraz)(Ingelesez) Japan Visitor webguneko informazioa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q926312
  • Commonscat Multimedia: Gion, Kyoto / Q926312

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 254173268
  • NDL: 00631976
  • Lekuak
  • OSM: 9541222
  • Wd Datuak: Q926312
  • Commonscat Multimedia: Gion, Kyoto / Q926312


35°00′13″N 135°46′30″E / 35.003496°N 135.775051°E / 35.003496; 135.775051