Genero-margolan

La Visite à la grand-mère ("Bisita amonari", euskaraz), Louis Le Nain-en margolariaren genero-lana da (1640 ingurukoa).

Genero-margolan eguneroko eszenak, barrukoak zein kanpokoak, erakusten dituen lan artistiko mota bat da. Egile askoren ustez, kontzeptuaren jatorria Erromantizismo garaian errealismoaren aurrekari bezala landu zen kostunbrismoan bilatu behar da. Dena dela, mugimendu horien aurretik horrelako eszenak erakusten dituzten margolanak aurki daitezke, esaterako XVI. mendeko Pieter Bruegel Zaharraren edo XVII. mendeko Velazquezen lanetan. Margolan hauetan ez dira gertaera heroikoak edo mitikoak, erabat arruntak baizik: pasadizuak, ohiturak, eguneroko gertaerak...[1]

Kontzeptuaren jatorria, bestetik, Denis Diderotek idatzitako Essais sur la peinture (1766) liburuan dago. Dideroten arabera, "genre" margoa eguneroko aktibitateak, paisaiak eta izadi-hilak margotzean datza. Ondoren, Quatremère de Quincyk kontzeptua zabaldu egin zuen.

Iruditegia

Genero-margolan batzuk:

  • Pieter Bruegel Zaharraren Nekazari ezkontza, 1568.
    Pieter Bruegel Zaharraren Nekazari ezkontza, 1568.
  • Pieter Bruegel Zaharraren Uzta biltzaileak, 1565.
    Pieter Bruegel Zaharraren Uzta biltzaileak, 1565.
  • Auguste Renoirren Dantza La Galette Errotan, 1876.
    Auguste Renoirren Dantza La Galette Errotan, 1876.

Erreferentziak

  1. http://www.getty.edu/vow/AATFullDisplay?find=genre&logic=AND&note=&english=N&prev_page=1&subjectid=300139140

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Biblioteca Digital Hispánica webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q214127
  • Commonscat Multimedia: Genre paintings / Q214127

  • Identifikadoreak
  • GND: 4020173-9
  • LCCN: sh85053926
  • NDL: 00563836
  • NKC: ph138696
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q214127
  • Commonscat Multimedia: Genre paintings / Q214127