Exoi
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/df/Pre-mRNA_to_mRNA.svg/350px-Pre-mRNA_to_mRNA.svg.png)
Exoia itzulpen prozesuan aminoazidoak kodetzen dituen DNA-ren zatiari deritzo. Introien aldean, exoiak ez dira desagertzen RNA-m-aren heltze prozesuan, eta duten informazio genetikoa adierazten da itzulpenean.
Eukariotoen DNA-k proteinak kodetzen dituzten zatiak ditu (exoiak), proteinak kodetzen ez dituzten zatiekin (introiekin) tartekatuak. Prokariotoen genomak, aldiz, ez du introirik.
Exoiak "splicing" edo RNA-m-aren birdoitze prozesuan kanporatuak ez diren gene baten zatiak dira, RNA-m helduan agertzen direnak. Proteinak sortzeko informazioa dute.
Ikus, gainera
- Introi
Kanpo estekak
Datuak: Q373027
Multimedia: Exons / Q373027