Eugenio Agirretxe

Eugenio Agirretxe
Bizitza
JaiotzaErrezil, 1920ko azaroaren 15a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBermeo, 2005eko uztailaren 7a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta hizlaria
KidetzaEuskaltzaindia

Inguma: eugenio-agirretxe-azpillaga-1920-2005

Eugenio Agirretxe Azpillaga (Izengoitiak: Atarre, Egiaundi, Anaia ; Errezil, 1920ko azaroaren 15a - Bermeo, 2005eko uztailaren 7a[1]). Gipuzkoar idazle eta hizlaria izan zen.

1998an, euskaltzain urgazle gisa denbora gehien egindako kidea izanagatik, ohorezko euskaltzain izendatu zuten. Zarautzen egin zen frantziskotar fraide, 1937an. Meza berria Errezilen eman zuen, 1944. urtean. Aranzazu, Anaitasuna, Goiz Argi eta Zeruko Argia aldizkarietan argitara eman ditu bere artikuluak.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Eugenio Agirretxe Auñamendi Eusko Entziklopedian
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12257388
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 87674005
  • ISNI: 0000000060096586
  • BNE: XX846624
  • BNF: 162187201 (data)
  • SUDOC: 125099819
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 18860
  • Lur: 00102/eu_a_1029/a1029
  • Wd Datuak: Q12257388