Eugène Charles Catalan

Eugène Charles Catalan

(1884)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBrujas, 1814ko maiatzaren 30a
Herrialdea Belgika
 Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaLieja, 1894ko otsailaren 14a (79 urte)
Hezkuntza
HeziketaÉcole polytechnique
Liejako Unibertsitatea
Parisko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaJoseph Liouville
Doktorego ikaslea(k)Constantin Le Paige (en) Itzuli
François Deruyts
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
ikusi
  • François Deruyts
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)San Petersburgoko Zientzien Akademia
Liejako Unibertsitatea
Lycée Saint-Louis
KidetzaSan Petersburgoko Zientzien Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Accademia delle Scienze di Torino

Eugène Charles Catalan (1814ko maiatzaren 30a - 1894ko otsailaren 14a) belgikar matematikari bat izan zen (baina Frantziaren menpe zegoen Belgika garai hartan), zenbakien teorian aditua.

Biografia

Eugène Catalan, Joseph Catalan izeneko frantziar bitxigile seme bakarra, Brujasen (gaurko Belgika eta orduko Frantziako Lehen Inperiokoa) jaio zen, 1814an. 1825ean, Parisera joan, eta Matematika ikasi zuen École polytechnique ikastetxean, bertan, Joseph Liouville frantses matematikaria ezagutu zuen (1833). 1834an, unibertsitatetik kanporatu, eta Chalons-sur-Marne herrian bizitzen jarrita, graduatu ondoren lanpostu bat eskuratu zuen bertako Arte eta Lanbide Eskolan. 1838an, École Polytechnique-ra itzuli, eta, Liouvilleren laguntzarekin, matematika titulua lortu zuen, 1841ean. Ondoren, Carlomagne College-ra joan zen, geometria deskribatzailea irakasteko.

1865ean, Liejako Unibertsitateak Analisiko katedra eman zion. 1879an, artean Belgikan zegoela, editore lanetan hasi zen egunkari batean; hantxe argitaratu zuen Paul-Jean Busschop-en teoria, oin-ohar batean, nahiz eta 1873an onartu ez (enpirikoegia zela jakinarazi zion Busschopi). 1883an, Belgikako Zientzien Akademiarako lan egin zuen zenbakien teoriaren arloan.

Arazoak izan zituen bere lanbidean, politikoki oso aktibo eta arras ezkertiarra zelako: esaterako, 1848ko iraultzan hartu zuen parte; ibilbide politiko bizi-bizia izan zuen, hainbeste, non diputatua ere izan zen Frantziako Diputatuen Ganberan. 1849. urtean, etxera joan zitzaion Frantziako polizia, legez kanpoko irakasmaterialaren bila, baina ez zuten ezer aurkitu.

Liejan (Belgika) hil zen, 1894an.

Lanak

Zatiki jarraituen arloan, geometria deskribatzailean, zenbakien teorian eta konbinatorian aritu zen lanean. Bere izena eman zion 1855ean, gainazal berezi bat aurkitu zuen, Catalanen izena eman zitzaiona: gainazal periodiko minimoa R 3 {\displaystyle \mathbb {R} ^{3}} espazioan. Horren aurretik, aieru ospetsu bat enuntziatu zuen (Catalanen aieru), 1844an argitaratua eta azkenik 2002an Preda Mihăilescu errumaniar matematikariak frogatu zuena. Zenbaki batzuk (Catalan zenbakiak) ere definitu zituen konbinatoriako problema bat ebazteko.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eugène Charles Catalan Aldatu lotura Wikidatan
  • http://villemin.gerard.free.fr/Esprit/Catalan.htm
  • O'Connor, John J.; Robertson, Edmund F.. «Eugène Charles Catalan» MacTutor History of Mathematics archive. St Andrews Unibertsitatea http://www-history.mcs.st-andrews.ac.uk/Biographies/Catalan.html..
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q41485
  • Commonscat Multimedia: Eugène Charles Catalan / Q41485

  • Wd Datuak: Q41485
  • Commonscat Multimedia: Eugène Charles Catalan / Q41485