Eszipion Emiliano

Eszipion Emiliano

Irudi gehiago
Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna
Tribuno militar

K.a. 151 - K.a. 148

Erromako kontsula

K.a. 147 - K.a. 147
Afrika Prokontsularrako Prokontsul

K.a. 146 - K.a. 146
Erromatar zentsore

K.a. 142 - K.a. 142

Erromako kontsula

K.a. 134 - K.a. 134
Hispania Citeriorko Prokontsul

K.a. 133 - K.a. 132
Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, K.a. 185
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma, K.a. 129 (55/56 urte)
Familia
AitaPublius Cornelius Scipio Africanus, Luzio Emilio Paulo Mazedoniko
AmaPapiria
Ezkontidea(k)Senpronia
Anai-arrebak
ikusi
Familia
ikusi
  • Publius Cornelius Scipio Africanus (adoptive father (en) Itzuli)
LeinuaCornelius Scipio
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra
Jasotako sariak
ikusi
  • Roman triumph
Gradualegatus (en) Itzuli

Publio Kornelio Eszipion Emiliano Afrikarra (latinez: Publius Cornelius Scipio Aemilianus Africanus Minor; K.a. 185 – K.a. 129) jeneral eta politikari erromatarra izan zen. Luzio Emilio Paulo Mazedonikoren (Mazedoniako konkistatzaile) seme naturala izan zen. Publio Kornelio Eszipion Afrikarrak, Publio Kornelio Eszipion Afrikarra Nagusiaren (hau da, Eszipion Afrikarraren)[oh 1] seme zaharrenak, semetzat hartuta, Afrikarra abizena jaso zuen Eszipion Emilianok.

K.a. 151ean, Hispanian, Erromako armadek deskalabruak baino ez zituzten ezagutzen. Eszipion Emilianok, boluntario joanda, tribuen gainean bere aitonaordeak, Eszipion Afrikarrak lortutako entzutea berreskuratu zuen. Hurrengo urtean, Kartagokoek, Masinisa Numidiako printzearekin hitz egiteko bitarteko hautatu zuten. Masinisak, halere, Erromako sustapena izanda, gerra piztu zen berriro Kartago eta Erroma artean.

Lehen borroketan, Eszipion Emiliano nabarmendu zen, menpeko ofiziala izan arren. K.a. 147an, kontsul izendatu zuten, zilegizko adina ez bazuen ere. Honela, armadaren burua bihurtu zen. Kartagotarrak heroikoki borrokatuta ere, Erromako Senatuak hiria birrindu zuen.

K.a. 142an, zentsore izendatuta, garaikideen luxuari eta inmoralitateari aurre egiten saiatu zen. K.a. 134an kontsulatuan berriro, beste gerra batean aritu zen. Hispaniako Numantzia hiriak behin eta berriro menderatzen zituen Erromako armadak. Eszipion Emilianoren lehen ardura soldaduen morala eta diziplina igotzea izan zen. Hori lorturik, Numantzia setiatu zuen. K.a. 133an biztanleek hiria errenditu zuten. Horri esker, Numantino izengoitia ere jaso zuen Eszipionek.

Grako anaien (Gaio Grako eta Tiberio Grako) erreformen garaian, Senatuko alderdi atzerakoien alde jo zuen Eszipion Emilianok, bere emaztea Tiberio eta Gaioren arreba izanik ere. Tiberio Grakoren hilketaren berri jaso zuenean, Numanzian zelarik, hala esan omen zuen: "Honela hil daitezela honela jokatzen dutenak"[1]. K.a. 129an, laborantza-erreformei buruzko hitzaldia eman behar zuen eguenean, ohean hilik aurkitu zuten. Hilotza honen misterioa ez zen inoiz argitu. Urte batzuk geroago, Zizeronek Grakoen aldeko Karbori leporatu zion hilketa.

Eszipion Emiliano kulturazalea izan zen. Bere ondoan, garaiko kultura-pertsonaia garrantzitsuenak bildu zituen: Polibio historialari greziarra, Panezio filosofoa, Luzilio poeta eta Terentzio antzerkigilea. Aldi berean, Erromako ohitura zaharrak ere oso gustukoak zituen, Polibio eta Zizeronen arabera. Grakioen aurkaria izan arren, ez zegoen jende xumeen interesen kontra. Gizon moderatua garai zail batean izan zen. Hori zela eta, bi alderdikoek gorroto zioten.

Oharra

  1. Cornelio Scipio familia oso garrantzitsua izan zen Erromen historian eta estatu-gizon famatu ugari eman zituen. Horregatik, eta erromatar nobleziaren izen-sistemak eragiten duen errepikakortasun maila dela eta, ohikoa da familia honetako pertsonai ezberdinak nahastea. Gauzak argitze aldera, Publio Kornelio Eszipion artikuluan dagoen Stamboom Cornelius Scipio-ren familia-zuhaitza begiratzea gomendatzen dugu.

Erreferentziak

  1. Horazio: Odes, I. 47

Kanpo estekak

  • Publius Cornelius Scipio Aemilianus Africanus Numantinus. Real Academia de la Historia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2307
  • Commonscat Multimedia: Publius Cornelius Scipio Aemilianus / Q2307

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 34348174
  • ISNI: 0000000081128946
  • BNE: XX1539115
  • CANTIC: a10823128
  • GND: 118612344
  • LCCN: nr95027382
  • NKC: jn20011211043
  • CiNii: DA1398767X
  • SUDOC: 078523222
  • ULAN: 500354934
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02020/eu_e_4116/e4116
  • DBE: url
  • Britannica: url
  • Bilduma digitalak
  • BVMC: 19509
  • Wd Datuak: Q2307
  • Commonscat Multimedia: Publius Cornelius Scipio Aemilianus / Q2307