Errusiako ekonomia 2014an

Errusiako ekonomia 2014an:

  • 2014ko abenduan, Petrolioaren merkatzea eta Mendebaldearen zigor ekonomikoak Errusiako ekonomiari kalte egiten hasi ziren.

Errubloa asko jaitsi eta inflazioa hazten ari zen atzeralditik hurbil zegoen herrialdea. Vladimir Putinek «atzoko etsaien» aurkako mezuak erabili zituen herritarren kezkak lasaitzeko[1]. 2014an juxtu eutsi zion Errusiak hazkunde positiboari, baina 2015ean atzeraldian erortzea (-%0,8) espero zen. Gainera, 2015erako %7,5eko inflazioa kalkulatu zuten baina handiagoa izatea ere espero zen, 2014ean %10ean zegoelako[2]. Ondorioz, Putinek esan zuen 2015 eta 2017 artean gutxienez %5 gutxitu beharko zituela urtero aurrekontuak. Hala ere, batzuek murrizketa %10 eta %15 artekoa izan zitekeela esan zuten[3].

  • 2014ko abenduaren 16an, Banku zentralak interes tasak %17ra igo zituen eta ondorioz, merkatuetan beldurra zabaldu zen. Errubloak euroarekiko beste %20 galdu zuen egun horretan[4].
  • Abenduaren 17an, 2015ean finantza-sistema birkapitalizatzeko neurriak aztertzen ari zen Errusia. Finantza-sistema egonkortzeko hainbat neurri hartu zituen Errusiako Bankuak. Bestalde, dibisak saltzen hasi zen errubloa ez hondoratzeko[5].
  • Abenduaren 18an, Putinek akatsak onartu arren kanpo faktoreei egotzi zien krisia. Hala ere, Errusiako ekonomiak, bi urtean gehienez, krisi ekonomikoa gaindituko zuela uste zuen[6].

Erreferentziak

  1. Iker Aranburu, ««VLADIMIR? ARAZO BAT DAUKAGU»», Berria, 2014-12-07
  2. «-%0,8», Berria, 2014-12-07
  3. «%5», Berria, 2014-12-07
  4. Iker Aranburu, «Errusiako ekaitza ziklogenesi bihurtu da», Berria, 2014-12-17
  5. «2015ean finantza-sistema birkapitalizatzeko neurriak aztergai Errusian», EiTB, 2014-12-17
  6. «Putinek akatsak aitortu ditu, baina kanpo faktoreei egotzi die krisia», EiTB, 2014-12-18
  7. J. F., «Atzeraldi sakon baten arriskuaz ohartarazi du Medvedevek», Berria, 2014-12-24

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q31188376
  • Wd Datuak: Q31188376