Engrazio Arantzadi

Engrazio Arantzadi
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1873ko apirilaren 16a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBilbo, 1937ko otsailaren 12a (63 urte)
Hezkuntza
HeziketaEskolapioen ikastetxea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta idazlea
Izengoitia(k)Kizkitza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
Euzko JEL-Batza

Literaturaren Zubitegia: 387

Engrazio Arantzadi Etxeberria, ezizenez Kizkitza (Donostia, Gipuzkoa, 1873ko apirilaren 16a - Bilbo, Bizkaia, 1937ko otsailaren 12a) euskal herritar politikari jeltzalea eta idazlea izan zen.

Biografia

Lehen eta bigarren mailako ikasketak Tolosako eskolapioetan egin ondoren, Zuzenbidea eta Filosofia eta Letrak burutu zituen, Salamancan eta Deustun hurrenez hurren. Donostiako Diputazioan lan egin zuen. Politikan integrista zen, baina Sabin Arana ezagutu ondoren nazionalismoaren bultzatzaile sutsuenetako bat izan zen Gipuzkoan.

Bizkaitarra aldizkarian argitaratu zuen artikulu batengatik Hendaiara alde egin behar izan zuen, bere ideia abertzaleak zirela eta, lehen errefuxiatu bihurturik. Sabino hil ondoren alderdiaren eta eliz agintarien arteko tirabirak izan ziren eta Arantzadi —fraide beneditarraeskumikatu egin zuten denbora labur batez.

1921 urtean EAJren zatiketaz bi alderdi sortu ziren: EAJ-Aberri eta Euzko JEL-Batza (EJB). Engrazio Arantzadi Kizkitza EJBn ibili zen. Miguel Primo de Riveraren diktadurak EAJ-Aberri legez kanpo utzi zuen, baina EJB ez, EJBkoek beren eguneroko jardunarekin jarraitu ahal izan zuten Diktaduraren legearen baitan. Bi alderdiak 1930an, berriz ere, EAJ alderdian berrelkartuko ziren.

1927ra arte Bilboko Euzkadi egunkari abertzalearen zuzendaria izan zen, «Kizkitza» izengoitiz sinatuz. Mugimendu abertzalea Europako joera politikoetara irekitzen saiatu zen (irlandar, txekiar, kroaziar eta abarrekin harremanetan jarririk).

Bere libururik ezagunenak erdaraz idatzi zituen: Nación Vasca 1931n; La Casa Solar Vasca 1932an eta Ereintza 1935ean.

Bilbon hil zen, gerra zibila piztu eta hilabete batzuetara, 1937ko otsailaren 12an, hirurogeita hiru urte zituela.

Lanak

  • La casa solar vasca o casa y tierras del apellido (1931).
  • La nación vasca (1932).
  • Ereintza: siembra del nacionalismo vasco. 1894-1912 (1935).

Kanpo estekak

  • [1][Betiko hautsitako esteka]
  • [2]
  • Engrazio Arantzadi, Literaturaren Zubitegian.
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12256854


  • i
  • e
  • a
Sorrera eta sortzailea
Egoitza nagusia eta bilguneak
Jaiegunak
Barne-erakundeak
Lehendakariak
1895-1903: Sabino Arana Goiri1903-1906: Aingeru Zabala Ozamiz "Kondaño"
1906-1908 Santiago Alda, Alipio Larrauri, Antonio Arroyo, Vicente Larrinaga eta Eduardo Arriagak osaturiko zuzendaritza batzordea
1908-1916: Luis Arana Goiri
Pertsona nabarmenak
Sabin AranaLuis Arana • Jose Arrandiaga "Joala" • Aingeru Zabala Ozamiz "Kondaño"Ramon de la Sota • Engrazio Arantzadi "Kizkitza"Zeferino JemeinKoldo Eleizalde
Eli Gallastegi "Gudari"Manuel de la Sota "Txanka" • Manuel Egileor "Ikasle"Elbira ZipitriaKarmele ErraztiPolixene TrabuduaManuel IrujoJose Antonio AgirreTelesforo MonzónJuan Ajuriagerra
Joseba RezolaJesus GalindezJoseba Elosegi • Jesus Insausti "Uzturre"Jesus Maria LeizaolaSabin Zubiri
Carlos GaraikoetxeaXabier ArzalluzRamon LabaienJose Antonio ArdanzaIñaki AnasagastiJuan Mari AtutxaJose Angel CuerdaIñaki AzkunaMari Karmen GarmendiaJuan Jose IbarretxeIdoia ZenarrutzabeitiaJoseba EgibarMiren AzkarateJosu Jon ImazIñigo UrkulluJosu ErkorekaBakartxo TejeriaAndoni Ortuzar