Elena Arzak

Elena Arzak

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1969ko uztailaren 4a (54 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaJuan Mari Arzak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraksukaldariburua

arzak.es
IMDB: nm3047433 Allmovie: p722443 Edit the value on Wikidata
Arzak jatetxea

Elena Arzak (Donostia, Gipuzkoa, 1969ko uztailaren 4a) sukaldaria da, Juan Mari Arzak sukaldari arrakastatsuaren alaba. Txikitatik, sukaldea zen gehien gustuko zuena. Hortaz, etxekoen ibilbidea jarraitu nahi zuen, nahiz eta haiek ahal zuten guztia egin ideiaz aldarazteko. Dena den, berak oso argi zeukan zer egin nahi zuen eta 11 urterekin hasi zen jatetxeko sukaldean sartzen eskolatik bueltan.[1]

Gaur egun, bere aitarekin lanean dihardu Arzak jatetxeko ikerkuntza-sukaldean, Xabi Gutierrez[2] eta Igor Zalakain[3] lankideekin batera. Haien helburua bezeroen interesa piztea da.

Formakuntza

Elenak Donostiako Eskola alemanean UBI arte ikasi zuen. Geroago, ikasten jarraitu zuen Suitzako Schwezerische Hotelfachschule Luzern Ostalaritza eskolan (1988-1991). Hori egin eta gero, Le Gavroche (Londres), Vivarois (Paris), Louis XV (Montecarlo), Antica Hosteria  di Ponte Cassineta (Lugano), Pierre Gagniere (Paris) eta El Bulli (Rosas) jatetxeetan lan egin zuen, besteak beste. Hau dena 18 urte zituenean hasi eta 26 urte zituenean buka, tarte horretan egin zuen.

1996an aitaren jatetxera itzuli zen[4] eta bertan hasi zen lanean. Bi urte beranduago, sukaldeko kudeatzailea zen jadanik. Handik aurrera beti aitarekin egin izan du lan, elkarrekin sortu[5][6] eta kongresu guztietara joaten dira, esate baterako Madrid Fusión eta parekoak.[7][8]

Arzak Jatetxea

Etxea birraitona-amonek (Jose Maria Arzak Etxabe eta Escolastica Lete) 1897an eraiki zuten Altzan ardo upategi eta herriko taberna izateko. Geroago, Elenaren aitona-amonek jatetxe moduan jarri zuten martxan, bereziki familia ospakizun handiak antolatzeko. Handik aurrera hasi zen apurka-apurka aldatzen, garatzen eta ospea lortzen gaur egun dena izan arte.

Sariak eta aipamenak

Jaso dituen sari batzuk:

  • 2000 Chef de l’avenir (Etorkizuneko sukaldari-buruaren saria).
  • 2001 Academia Internacional de Gastronomía (Gastronomiaren Nazioarteko Akademia).
  • 2010 Premio Nacional de Gastronomía sukaldariburua izateko (Gastronomia Sari Nazionala).
  • 2012 Elena Arzak munduko emakumezko Chef onena aukeratua Veuve Clicquot.[9]

Erreferentziak

  1. «La familia Arzak, alquimista y maga de la cocina vasca» web.archive.org 2008-05-30 (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  2. (Gaztelaniaz) «Xabier Gutiérrez» PlanetadeLibros (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  3. (Gaztelaniaz) «Elaborando nuevos sabores con Igor Zalakain, cocinero del Arzak» EITB Radio Televisión Pública Vasca (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  4. (Gaztelaniaz) «Elena Arzak: «En la cocina hay que tener, sobre todo, humildad»» abc 2008-07-31 (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  5. (Gaztelaniaz) «Tormenta de ideas en Arzak» El Correo 2008-07-12 (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  6. (Gaztelaniaz) Rivas, Rosa. (2009-03-20). «Elena Arzak en tecnicolor» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  7. «Alta cocina en tiempo de crisis. La Verdad» www.laverdad.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  8. «Programa | madrid fusión» www.madridfusion.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  9. (Gaztelaniaz) «Elena Arzak, elegida la mejor cocinera del mundo» El Aderezo | Blog de Cocina, Gastronomía y Recetas (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • https://www.arzak.es/eu/
  • https://twitter.com/arzakrestaurant?lang=eu
  • https://www.instagram.com/elenaarzak/
  • https://www.facebook.com/elena.arzak.3
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2617825
  • Commonscat Multimedia: Elena Arzak / Q2617825

    • Identifikadoreak
    • WorldCat
    • VIAF: 877147967344384200005
    • GND: 1267008423
    • Hiztegiak eta entziklopediak
    • Auñamendi: 15248
    • Wd Datuak: Q2617825
    • Commonscat Multimedia: Elena Arzak / Q2617825