Buffalo buffalo Buffalo buffalo buffalo buffalo Buffalo buffalo

Eskema gramatikala
PN = izen berezia
N = izena
V = aditza
NP = izen-sintagma
RC = erlatibo-esaldia
VP = aditz-sintagma
S = esaldia

Buffalo buffalo Buffalo buffalo buffalo buffalo Buffalo buffalo (euskaraz: "Buffaloko bufaloek gogaituriko Buffaloko bufaloek Buffaloko bufaloak gogaiten dituzte") gramatikalki zuzena den ingelesezko esaldia da. Aho-korapilo honen bitartez, nola homonimo eta homofonoek joskera zailak osatzen dituzten adierazten da. Lehendabizikoz 1972an Buffaloko Unibertsitatearen irakaslea zen William J. Rapaportek sortu zuen[1].

Funtzionamendua

Esaldiak ez du puntuazio-markarik erabiltzen eta "buffalo" hitzaren hiru esanahi ditu barnean:

  • h.: Buffalo hiria, New York estatuan dagoena.
  • i. estatubatuar ingelesez bisonteak duen izen arrunta.
  • a. "gogaitu" edo "nahasi" esan nahi duen aditza.

Horrela, bere egitura horrelakoa da:

« Buffaloh buffaloi Buffaloh buffaloi buffaloa buffaloa Buffaloh buffaloi. »

"Buffalo" izena "bisons" (bisonteak) eta "buffalo" aditza "bully" bere sinonimoez aldatzen baditugu, esaldia horrela geratuko litzateke:

Ingelesezko Wikipediak esaldi paralelo bat eskaintzen du esaldi hau ulertarazteko.
« Buffalo bisons Buffalo bisons bully bully Buffalo bisons. »

Erreferentziak

  1. Rapaport, William J. 2006-9-22. A History of the Sentence "Buffalo buffalo buffalo Buffalo buffalo."

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q690158
  • Wd Datuak: Q690158