Belur Math

Belur Math
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea India
Indiako estatuaMendebaldeko Bengala
Division of West BengalPresidency division
Indiako barrutiHowrah barrutia
Subdivision of West BengalHowrah Sadar subdivision
Municipal corporation of West BengalHowrah
Koordenatuak22°37′57″N 88°21′23″E / 22.632397°N 88.356518°E / 22.632397; 88.356518
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1899ko urtarrila
Webgune ofiziala

Belur Math Ramakrishna Math eta Ramakrishna Misioaren egoitza da, Swami Vivekanandak, Ramakrishna Paramahamsaren dizipulu nagusiak, sortua. Erlijio guztien batasunaren ikurra izan nahi du.

Ezaugarriak

Hooghly ibaiaren mendebaldeko ertzean dago, Belur, Mendebaldeko Bengalan, Indian. Kalkutako erakunde esanguratsuetako bat da. Tenplua Ramakrishna mugimenduaren bihotza da. Eraikinak arte eta motibo hinduak, islamikoak, budistak eta kristauak uztartzen ditu. [1] Eraikina 1938an amaitu zen. 2003tik, Belur Math tren geltokia ere inauguratu zen, Belur Math tenpluari eskainita.

Historia

1897ko urtarrilean Vivekanandak, bi monasterio sortu zituen, bata Belurren eta bestea Mayavatin, Himalaian. Helburua Math Ramakrishnako sannyasin bihurtuko ziren gazteak jaso eta trebatzea zen. Urte berean, jarduera filantropikoa hasi zen goseari aurre egiteko lanean.

Belur Math tenpluaren planoak diseinatzeko bere bidaietan bisitatu zituen monumentu arkitektonikoetan inspiratu zen, hala nola Taj Mahal, Fatehpur Sikri jauregiak, Diwan-I-Khas, Rajasthaneko jauregiak, Maharashtrako antzinako tenpluak, Gujarat, Karnataka, Tamil Nadu eta beste tenplu hindu. Baita Europako katedral erromaniko eta gotikoetan ere. 1902an hil zen bere ametsa egia bihurtu aurretik.[2]

Proiektua bere bazkide Swami Vijnanandak burutu zuen, Ramakrishnaren dizipulu zuzena zena. Ingeniari gisa trebatu zen Ramakrishna Misioko presidentea izanik. Tenpluko lehen harria 1935ean jarri zuten eta 1938ko urtarrilaren 14an inauguratu zuten.

Iruditegia

  • Multzoaren ikuspegi orokorra.
    Multzoaren ikuspegi orokorra.
  • Ataria erlijio desberdinen ikurrekin apainduta.
    Ataria erlijio desberdinen ikurrekin apainduta.
  • Urtero ospakizun handiak egiten dira.
    Urtero ospakizun handiak egiten dira.
  • Swami Vivekanandaren tenplua.
    Swami Vivekanandaren tenplua.
  • Gaueko irudia.
    Gaueko irudia.

Erreferentziak

  1. Dutta, Krishna (2003). Calcutta: a cultural and literary history. Signal Books. 255 or. ISBN 978-1-902669-59-5.
  2. India. 2. ed. Bartzelona: GeoPlaneta, 2006, 452 or. ISBN 8408062182. [1]

Kanpo estekak

  • (Ingelesez):Webgune ofiziala.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q816234
  • Commonscat Multimedia: Belur Math / Q816234

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 140391376
  • LCCN: n83196855
  • Wd Datuak: Q816234
  • Commonscat Multimedia: Belur Math / Q816234
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Template:Translated page» artikulutik itzulia izan da, 2021-12-22 data duen 1060190910 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.