Behatoki
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a5/Observatorio_Santa_Cruz_El_Calafate.jpg/220px-Observatorio_Santa_Cruz_El_Calafate.jpg)
Behatoki bat objektu, gertaera eta egoera natural, astronomiko edo sozialak ikertu, aztertu eta erregistratzen dituen zentro bat da. Lehenengo behatokiak astronomia- edo atmosfera-fenomenoak behatzeko sortu ziren, baina azken hamarkadetan hainbat gizarte-arlotako erakunde ugari sortu dira, eta behatoki izena hartu dute. Behatoki astronomikoak klima edo behaketarako baldintza egokiak dituzten lekuetan instalatzen dira. Behatokiak erabiltzen dituzten diziplinak askotarikoak dira; adibidez, astronomia, klimatologia, geologia, meteorologia eta bulkanologia.
Adibideak
- Behatoki astronomikoa: argizagiak eta zerua bera aztertzeko erabiltzen den eraikina.
- Urdaibaiko hegaztien behatokia: Urdaibaiko biosfera naturgunean hegaztiak hurbiletik aztertzeko dagoen lekua edo hegazti behatoki.
- Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokia
- Hizkuntz Eskubideen Behatokia: Euskaldunen hizkuntz eskubideak bermatzeko sorturiko erakundea.
Kanpo estekak
Datuak: Q62832
Multimedia: Observatories / Q62832