Asier Martínez

Asier Martínez
Bizitza
JaiotzaZizur Nagusia, 2000ko apirilaren 22a (24 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 110 metroko hesi-lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Twitter: asiermartinez17 Instagram: asiertxo_eh IAAF: 14734118 Edit the value on Wikidata

Asier Martínez Etxarte (Zizur Nagusia, 2000ko apirilaren 22a - ) nafar atleta da, 110 metroko hesi-lasterketetan aditua.[1] 2022ko Europak Atletismo Txapelketan urrezko domina eskuratu zuen. [2] Hori dela eta, , irailaren 14an herriko bestetako txupinazoa botatzeko eskaintza onartu zuen.

2022

110 metroko hesidunetan Europako txapelketan urrea lortu du.[3]

2021

2021ean Espainiako pista estaliko txapelduna izan zen, eta laugarren amaitu zuen 60 metroko hesi-lasterketan 2021eko Europako Atletismo Txapelketako finalean. Finalean 7''60 segundoko denbora pertsonal berri bat ezarri zuen.

2021eko maiatzaren 15ean Castelló hirian bere markarik onena zuen 110 metroko hesi-lasterketan 13''34 eginez, 2021eko Europako Atletismo Talde Txapelketako lasterketan 110 metroko hesi-lasterketa irabazi aurretik hain zuzen ere.

2021eko ekainean, lekua erdietsi zuen 2020ko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko, Espainiako txapelketa nazionaletan bigarrena amaiturik eta eskatutako denbora lortu zuelarik.[4] Gizonezkoen 110 metro hesien lehiaketan finalean parte hartu zuen eta 6. geratu zen.

Proba honetan, final laurdenetan bere lasterketa irabazi zuen, finalerdietan egindako denboraz sailkatu (13"27), eta finalean diploma lortu zuen bere marka berriro ere hobetuz (13"22), historian Olimpiar Jokoetan horrela egin duen lehen nafarra izanik. Espainiako sub-23 lasterkarietan ere marka onena da final horretakoa.

2021ean, 2021eko Nafarroako Telebista Sarietarako izendatu zuten Kirol Baloreen kategorian.

Erreferentziak

  1. Real Federación Española de Atletismo. Asier Martínez Echarte. .[Betiko hautsitako esteka]
  2. Tubia, Iker. ««Lanari eta entrenamenduei esker iritsi naiz honaino»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  3. Berria. «Urrea kolkoratu diote Asier Martinezi» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  4. «Asier Martínez y Sergio Fernández, en la lista oficial de atletas que van a los Juegos Olímpicos de Tokio» Diario de Navarra 2021/07/02.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q106418921
  • Kirolariak
  • IAAF: 14734118
  • Wd Datuak: Q106418921