Ainhoa Elorriaga

Ainhoa Elorriaga
Bizitza
JaiotzaBusturia, 1980ko otsailaren 16a (44 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Ainhoa Elorriaga Baraiazarra (Busturia, Bizkaia, 1980ko otsailaren 16a) kazetaria eta idazlea da.

Bizitza

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da, bi master ere baditu, eta han eta hemen jardun zuen praktikak egiten istripua izan arte. C2 mailako euskara titulua ere badu.

Autonomoa izatea da niretzako lasterketarik garrantzitsuena

2022an Euskaraz eta gaztelaniaz kaleratu zuen 'Bizitzeko gogoa' liburua Ediciones El Gallo de Orogaz argitaletxean. Bere gainditze pertsonalari buruz idatzitako liburua da, positibotasunez, bere ustez, hori baita modurik egokiena.[1]

2004ko urriaren 15ean, 24 urte zituela, auto istripu larria eduki zuen, bere bizitzako unerik onenetariko batean zegoenean. Autzaganen izan zuen istripua, eta zorte handia izan zuen istripuaren unean anbulantzia bat pasatu zelako. Etapa desberdinetatik igaro ostean, bizitakoa kontatu dezake, eta pozik egiten du, gainera.[2] Ainhoak bere historia kontatzen du hartutako kalte zerebrala beste pandemia isil bat delako Euskadin.[3] Pentsatzeak ere min ematen dio, baina horrek bizirik dagoela esan nahi omen du.[4]

Argitalpenak

  • Bizitzako gogoa (Ediciones El Gallo de Orogaz, 2022).
  • Ganas de vivir (Ediciones El Gallo de Orogaz, 2022).

Erreferentziak

  1. Olaia, Zabalondo(e)ko. (2022-10-07). «"Autonomoa izatea da niretzako lasterketarik garrantzitsuena"» Busturialdeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-12-23).
  2. (Gaztelaniaz) «Ainhoa Elorriaga tiene daño cerebral: “Pensar me duele, pero eso significa que estoy viva” - Onda Vasca» www.ondavasca.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
  3. Tejerina, Azul. (2022-12-16). «"Cuento mi historia porque el daño cerebral adquirido es otra pandemia silenciosa en Euskadi"» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
  4. Rodríguez, Arantza. (2022-10-30). «Ainhoa Elorriaga tiene daño cerebral: “Pensar me duele, pero eso significa que estoy viva”» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).

Kanpo estekak

  • Elkarrizketa: Baikor hitz egin behar zaio buruari Berria, 2022.12.23
  • Ainhoa Elorriaga YouTube
  • Elkarrizketa, ETBn, bideoa2022.10.08
  • Elkarrizketa Bizkaia Irratian: Baikortasunetik kontetan dau istripu larri baten ondorengo gainditze pertsonala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q115823138
  • Wd Datuak: Q115823138