Òscar Tusquets

Òscar Tusquets
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1941eko ekainaren 14a (82 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
Ezkontidea(k)Beatriz de Moura (en) Itzuli  (1968 -  XX. mendea)
Anai-arrebak
ikusi
  • Esther Tusquets
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa
Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa
German School of Barcelona (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
katalana
frantsesa
ingelesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, margolaria, diseinatzailea eta idazlea
Parte-hartzailea
  • documenta 8 (en) Itzuli
    Q67392091 Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Sant Jordiren gurutzea Sant Jordiren gurutzea  (1987)
Bartzelonako Palau de la Música Catalanako Petit Palau, Òscar Tusquetsek proiektatua.

Òscar Tusquets Blanca (Bartzelona, Katalunia, 1941eko ekainaren 14a) katalan arkitektoa da.

Biografia

Bartzelonan egin zituen oinarrizko ikasketak, Dentsche Schulen eta Arte eta Lanbide Eskolan. 1958tik 1965era, arkitektura-ikasketak egin zituen, Bartzelonan bertan.

1964an, Studio Per estudioa zabaldu zuen Pep Bonet, Cristian Cirici eta Lluis Clotet arkitektoekin batera. Studio Perreko arkitektoak (1941ean jaioak denak) Federico Correa arkitektoaren eta Bartzelonako Eskolaren jarraitzaileak dira.

1975etik aurrera, irakasle-lanetan hasi zen, Bartzelonako Arkitektura Eskolan eta Bartzelonako Unibertsitatean.

Sari asko jaso ditu ibilbide profesionalean.

Eraikinak

Lanik aipagarrienak hauek dira: Hospitaleteko etxebizitzak (1967, Bartzelona); Sonor dendaren dekorazioa (1965, Bartzelona); San Mario kaleko etxea (1967-1971, Bartzelona); Penina etxea (1969-1970, Bartzelona); Regás etxea (1970-1971, Llofrin, Girona); Belvedere Giorgina etxea (1972, Llofrin, Girona); Puig Cadafalch etxe-saila (1971-1975, Mataró, Bartzelona).

Idazlanak

  • Más que discutible (1994)
  • Todo es comparable (1998)
  • Dios lo ve (2000)
  • Dalí y otros amigos (2003)
  • Contra la desnudez (2007)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo loturak

  • (Gaztelaniaz) Oscar Tusquets Blancaren webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1401071
  • Commonscat Multimedia: Oscar Tusquets Blanca / Q1401071

  • Wd Datuak: Q1401071
  • Commonscat Multimedia: Oscar Tusquets Blanca / Q1401071